Programa eta zerbitzu digitalen erabilerari loturiko ohiko terminoak ulertzea; datu pertsonalak modu aktiboan babestea; besteen pribatutasuna errespetatzea; norbere burua babestea mehatxuen, iruzurren eta ziberjazarpenaren aurrean.
IRAKASLE-PROFILA
- Badaki nola biltzen eta erabiltzen diren datu pribatuak eta arrasto digitalaren jakinaren gainean dago.
- Bere nortasun digitala eta ikasleena kudeatzeko eta babesteko jarrera aktiboa du
Ezagutzak
- Nortasun digitala osatzen duten elementuak ezagutzea.
- Gainerakoek bere arrasto digitala zer-nola ikus eta jarrai dezaketen ulertzea.
- Online zerbitzuak erabiltzeko baldintzak ulertzea.
- Norberaren identitate-datuak hirugarrenek zein neurritan erabiltzen dituzten jakitea.
- Identitate-usurpazioaren arriskuaz ohartzea.
- Ikasleen gaineko informazioa babesten jakitea.
Trebetasunak
- Nork bere identitate eta arrasto digitala kudeatzea.
- Nortasun digital batzuk izatearen onurak aprobetxatzea.
- Pribatutasun-kontuetan zuhurtziaz jokatzea.
- Norberari buruzko informazioa aurkitzea sarean.
- Norberari edo bere ikasleei buruzko informazioa ezabatzea edo aldatzea, bere esku badago..
Jarrerak
- Informazio digitalak duen inpaktua eta bizitza-luzera aurreikustea, argitaratzeko garaian.
- Norberari eta ikasleei aplikagarri zaizkien online pribatutasunaren gaineko printzipioak balioestea.
- Norberari buruzko online informazioa modu kritikoan balioestea.
- Norberaren edo ikasleen online pribatutasunaren urraketen aurrean era arrazoizkoan erantzutea.
Aplikazio-jarduerak
- Datuak eta metadatuak.
- Ordenagailu publiko batean uzten ditugunak.
- Hodeiak memoria dauka.
- Aplikazioak datuetan sartzea (agenda, argazkiak, etab.).
- Ikasleak ageri diren argazkien eta bideoen argitalpena kudeatzea.
- Ziberbullyinga, sextinga, groominga.
- Identitatea faltsutzea.
- Online komunitate arriskutsuak.
- Gurasoen bitartekaritza.
Baliabideak
- Errore bat gertatu da, ziurrenik jarioa eskuragarri ez dagoelako. Saiatu berriro geroago.