Askotariko gailu eta aplikazio digitalen bidez interakzioan jardutea; komunikazio digitala nola banatzen, aurkezten eta kudeatzen den ulertzea; bitarteko digitalen bidezko komunikazio moten erabilera egokia ulertzea; komunikazio-formatu desberdinak kontuan hartzea; komunikazio-estrategiak eta motak berariazko hartzaileei egokitzea.
IRAKASLE-PROFILA
- Lan-ingurune digitalak ezagutzen ditu, eta komunikatzeko erabiltzen ditu: ikasleekin, beste irakasle batzuekin eta, oro har, hezkuntza-komunitatearekin.
- Komunikabide digitaletan interakzioan jarduteko jarduerak antolatzen, kudeatzen eta ebaluatzen ditu, informazioari irudiak, estekak eta bideoak atxikiz.
Ezagutzak
- Askotariko komunikabide digitalak ezagutzea (adibidez: posta elektronikoa, txatak, foroak, IP bidezko ahotsa, bideokonferentziak, SMSak).
- Mezuak eta mezu elektronikoak artxibatzen diren edo etiketen bidez gordetzen diren modua ezagutzea, baita nola bilatzen eta berreskuratzen diren ere.
- Komunikaziorako zenbait software-paketeren funtzionamendua ezagutzea.
- Askotariko komunikabideen onurak eta gabetasunak ezagutzea eta erabilgarritasuna identifikatzea, ingurunearen arabera.
Trebetasunak
- Mezu elektroniko edo SMS bat bidaltzeko eta blog batean sarrera bat argitaratzeko gai izatea.
- Online komunikazioa errazten duten aplikazioen edo tresnen bidez lankideak aurkitzeko eta horiekin harremanetan jartzeko gai izatea.
- Informazioa aldatzeko gai izatea, hainbat bitartekoren bidez transmititzeko, mezu elektronikoa bidaltzea, diapositiba-aurkezpen bat egitea edo blog batean artikulu bat argitaratzea barne.
- Helburuko hartzaileak aztertzea eta komunikazioa horren arabera egokitzea.
- Jasotako mezuak iragazteko gai izatea, mezu elektronikoak etiketatzearen edo artxibatzearen bidez; mikroblogetan nori jarraitu erabakitzea, etab.
Jarrerak
- Baliabide digitalen bitartez komunikatzeko eta adierazteko segurtasuna eta erosotasuna sentitzea.
- Ingurunearen araberako jokabide-kodea jarraitzeko prestasuna adieraztea.
- Ezezagunekin online komunikazioaren bidezko harremanak izateak dakartzan arriskuen jakitun izatea.
- Online komunikazioan aktiboki parte hartzea.
- Komunikabide egokiena hautatzeko gai izatea, hautatutako helburuaren arabera.
Aplikazio-jarduerak
- Online komunikazio-tresna desberdinak erabiltzea eta kudeatzea, hezkuntza-komunitateko kideekin harremanetan jartzeko eta ikasleei egitekoak jartzeko, baliabide desberdinak banaka erakutsiz.
- Hezkuntza helburuekin parte hartzea foroetan, txatetan, sare sozialetan eta lankidetza-webguneetan.
Recursos
- Herramientas TIC Mobile Learning:
- La marcación social. Diigo.
- Tutorial Twitter
- Integrar redes sociales en el proceso de aprendizaje
- Kitdigital: Lista de recursos para la comunicación y la colaboración
- Recursos y herramientas para centros y entornos de trabajo: Presentación
- Recursos para la comunicación y colaboración: Diarios de aprendizaje
- GUIA para un uso responsable de las REDES SOCIALES en entidades deportivas con menores de edad
- Adingabeekin diharduten kirol erakundeetan, teknologia digitalak arduraz erabiltzeko gida - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
- Encadenar tareas - IFTTT
- Android app-ak, chromebook-etan
- Gmail
- GEOLOKALIZAZIOA
- ACMV
- Ikasgelako bloga: Blogger
- Google SITES
- Moodle-n irakasle rola
- Moodle lehen urratsak
- Taller de Flipped Classroom
- Tutorial de Google Classroom