5.4 GAITASUN DIGITALEKO GABEZIAK IDENTIFIKATZEA

Norberaren gaitasuna hobetzeko eta eguneratzeko beharrak ulertzea; besteei laguntzea, gaitasun digitala gara dezaten; garapen berriei dagokienez, egunean egotea.

IRAKASLE-PROFILA

Bere eguneratze- eta irakaskuntza-sistema antolatzen du; komunikabide digitalen hezkuntza-erabileraren etengabeko hobekuntzarako aldaketak eta egokitzapen metodologikoak egiten ditu, eta hezkuntza-komunitaterekin partekatzen ditu, besteak lagunduz, gaitasun digitala gara dezaten.

Ezagutzak

  • Tresna digitalak ingurune jakin bati dagozkiola ulertzea; «aro digitala» deitua, globalizazioa eta sareak ezaugarri dituena.
  • IKTen jatorria ezagutzea, nork garatzen dituen eta zer helbururekin.
  • Ezagutza-arloan erabilitako teknologia digital garrantzitsuenen erabilerari buruzko zuzeneko ezagutza izatea eta erabiltzen iaioa izatea.

Trebetasunak

  • Tresna digitalen eskuragarritasunari buruzko ezagutzak eguneratzeko gaitasun beharrezkoaren jabe izatea.
  • Teknologia digitalen ikaskuntza autoerregulatzeko gai izatea.
  • Bere helburuak kudeatzeko eta helburu horiek lortzeko beharrezkoa den gaitasun digitalean dituen gabeziak diagnostikatzeko gai izatea. Beste pertsona batzuei laguntzeko gai izatea, beharrak kudeatzeko eta diagnostikatzeko.
  • Teknologia berrietara arazorik gabe egokitzeko eta bere ingurunean txertatzeko gai izatea.

Jarrerak

  • Oro har, erraz moldatzea; teknologia berriak probatzeko prestasuna eta teknologia desegokiak baztertzeko gaitasuna.
  • Bere trebetasunei eta garapen digitalari buruz gogoeta egitea (alfabetatze digitalaz jabetzeko eta prozesu horretan duen bilakaerari buruz gogoeta egiteko trebetasuna).
  • Jarrera positiboa izatea garrantzia hartzen ari diren teknologia digitalen ikaskuntzan.
  • Gaitasun digitalak zabaltzeko eta eguneratzeko gai izatea, premia pertsonal eta profesionalen arabera.
  • Erabiltzen ez dituen arren, bitarteko berrien gaineko joera orokorrak ezagutzea.

Aplikazio-jarduerak

  • Eskura dituen orotariko bitartekoak eta estrategiak erabiltzea (blogak, sare sozialak, etab. jarraitzea), bere ikaskuntza-ingurune pertsonala eraikitzeko.
  • Ikasgelako metodologia eta irakasle-rola aldatzea eragingo duten teknologia berriak aplikatzea.
  • Hezkuntza-administrazioak eskura jarritako bitartekoak erabiltzea, irakaskuntzan IKTak erabiltzeko beharrezkoak diren alderdietan prestakuntza jasotzeko. Prest-gara ikastaroak.

 

RSS Baliabideak

  • Errore bat gertatu da, ziurrenik jarioa eskuragarri ez dagoelako. Saiatu berriro geroago.