2.3. HERRITARREN ONLINE PARTE-HARTZEA

Gizartean inplikatzea, online partaidetzaren bidez; ahalduntze pertsonalerako eta norberaren garapenerako aukera teknologikoak bilatzea, teknologiari eta ingurune digitalei dagokienez; teknologiek herritarren parte-hartzerako duten potentzialaz ohartzea.

IRAKASLE-PROFILA

  • Sareko parte-hartze zerbitzuak ezagutzen ditu, eta hezkuntza-erabilgarritasunaren arabera hautatzen ditu, ikasleen parte-hartzea sustatzeaz gain.
  • Modu aktiboan parte hartzen du komunitate birtualetan eta sare sozialetan, dituen ezagutzak egunean jartzeko eta garapen profesionalerako.
  • Hezkuntza-komunitatea jakinaren gainean jartzen du teknologiak herritarren parte-hartzea bideratzeko duen ahalmenaz, hainbat proiektu eta jarduera gauzatuz.

Ezagutzak

  • Teknologia ekintza demokratikoetan parte hartzeko erabili daitekeela jakitea.
  • Teknologiek eta komunikabideek partaidetza-era desberdinak bideratzen dituztela jakitea.

Trebetasunak

  • Sare eta komunitate espezifikoetan sartzeko gai izatea, helburu desberdinetarako.
  • Norberaren interesei eta premiei dagozkien sare, komunitate eta komunikabide sozial egokiak aurkitzeko gai izatea.
  • Sareen, bitarteko digitalen eta online zerbitzuen funtzionalitateak ezagutzea eta erabiltzeko gai izatea.

Jarrerak

  • Teknologiek eta bitarteko digitalek herritarren parte-hartzea bideratzeko duten ahalmenaz jakitun izatea.
  • Komunikabide digital sozialen, sareen eta online komunitateen gaineko ikuspegi kritikoa izatea.
  • Komunikabide digital sozialetan, sareetan eta online komunitateetan inplikatzea.

Aplikazio-jarduerak

  • Administrazioek gure eskura jarritako online zerbitzuetan modu aktiboan sartzea eta sare sozialak erabiltzea, hezkuntza helburuetarako.
  • Hezkuntza-administrazioak dokumentatzeko, parte hartzeko eta prestatzeko gune gisa eskainitako tresna teknologikoak erabiltzea.

.