2.6. NORTASUN DIGITALAREN KUDEAKETA

Nortasun digitala sortzea, egokitzea eta kudeatzea; norbere izen on digitala babesteko eta erabilitako kontu eta aplikazio askotarikoen bidez sortutako datuak kudeatzeko gai izatea.

IRAKASLE-PROFILA

  • Badaki bitarteko digitalak erabiltzean emandako datuekin osatzen dela bere nortasun digitala, eta garrantzia ematen dio horren kudeaketa egokiari.
  • Ikasleei laguntzen die, nork bere nortasun digitala kudeatzen ikas dezan.
  • Egunean jartzen du bere lanbide-profila, egiten dituen hezkuntza-zereginak eta partekatzen dituen baliabideak sarean adierazita.

Ezagutzak

  • Nortasun digital bat edo gehiago izateak dakartzan onurak ezagutzea.
  • Sareko munduaren eta kanpokoaren arteko elkarreragina ulertzea.
  • Norberaren nortasun digitalaren eraikuntzan ekarpen positiboa edo negatiboa egin dezaketen eragile desberdinak daudela ulertzea.

Trebetasunak

  • Norbera eta gainerakoak online mehatxuetatik babesteko gaitasuna izatea, izen on digitalari dagokionez.
  • Bere beharren araberako profila eratzeko gai izatea.
  • Bere arrasto digitala jarraitzeko gai izatea.

Jarrerak

  • Online presentziaren abantailak eta arriskuak ezagutzea.
  • Norberari buruzko zenbait informazio emateak ez beldurtzea.
  • Bere identitate eta nortasun digitalak komunikabide digitalen bidez adierazteko hainbat modu aintzat hartzea.

Aplikazio-jarduerak

  • Sareko ekintzek nortasun digitalaren eraketan duten eragina agerian uztea.
  • Ikasleekin lantzea behar bezalako nortasun digitalaren sorrera eta arrasto digitalaren jarraipena.