Lehendik zeuden baliabideak aldatzea, araztea eta uztartzea, eduki eta ezagutza berri, original eta adierazgarria sortzeko.
IRAKASLE-PROFILA
- Eduki digitalak bateratzen, uztartzen eta berregiten ditu eta eduki digital berria sortzen du horiekin, behar bezalako lizentzia emanez. Eduki digitalen berrerabilera sortzailean laguntzen du irakaskuntza- eta ikaskuntza-komunitateetan, berrerabilera erraztuz.
Ezagutzak
- Ezagutza publikorako ekarpenak egitea (esate baterako: wikiak, foro publikoak, aldizkariak).
- Jakitea baliabideak informazio-iturri ez-sekuentzialetan oinarrituta eraiki daitezkeela.
- Berruztartu eta berrerabil daitezkeen hainbat datu-base ezagutzea.
- Jakitea berrerabilitako edukietan egilearen identitatea adierazi behar dela.
Trebetasunak
- Edizio-funtzioak erabiltzeko gai izatea, edukiari aldaketa oinarrizkoa eta xumeak egiteko.
- Ezagutzen irudikapenak sortzeko gai izatea, bitarteko digital desberdinak erabiliz (mapa mentalak, diagramak, grafikoak, infografiak, etab.).
- Edukiak sortzeko eta partekatzeko lizentzia egokiak erabiltzeko gai izatea.
- Lehenagoko edukiak uztartu, eta eduki berriak sortzeko gai izaztea.
Jarrerak
- Berregingo dituen edukien eta bitartekoen hautaketa modu kritikoan egitea.
- Besteen lana ebaluatzea eta balioestea.
- Errepositorioak ezagutzea (esaterako: Hezkuntza Baliabide Irekiak - HBI).
Aplikazio-jarduerak
- Editatu daitezkeen materialak bilatzea eta sailkatzea, ikasgelan edo ikastetxean erabiltzeko.
- eXelearning erabiltzea edukiak berregiteko.
- Oinarrizko HTML kodea editatzea, blog batean edo bestelako web-formatuetan argitaratzeko, multimedia-elementuak barne.
- Hezkuntzako web-zerbitzuetako batean sortutako ikasmaterialak argitaratzea.
- Hezkuntza-weba modu desberdinetan erabiltzen jakitea eta erabiltzea.
- Nahasketak egiten ditu, bere edukiak eta Internetekoak erabiliz, adierazgai berriak sortuz.
- Sorkari digitalei lizentzia mota desberdinak aplikatzea.
.
Baliabideak
- emtic - CREA - Junta de Extremadura
- B03 ARBEL DIGITALA - Haur Hezkuntza (Smart-notebook)
- 24 herramientas de software libre para el aula. | Cedec
- Session: Tech Tools for Engagement - Documentos de Google
- Kitdigital: Creación, reutilización y distribución de contenidos
- Herramientas Creación Recursos Educativos Abiertos: Diseño de actividades y tareas de aprendizaje
- Herramientas Flipped Classroom: Herramientas Flipped Classroom (selección)
- Herramientas ABP: Enlaces útiles sobre ABP
- Kitdigital: Recursos para crear presentaciones
- Recursos variados: Herramientas Flipped Classroom (selección)
- Creación de vídeo y audio: Vídeos educativos
- Recursos para diseñar contenidos
- 17 herramientas para crear actividades educativas interactivas
- Manual de Recursos Didácticos para proyectos/ PROCOMUN
- What the flip? Exploring technologies to support a flipped classroom by @katessoper – UKEdChat.com
- Mapa kontzeptualak
- Scribus
- PhotoScape
- Audacity
- MovieMaker