Webgune hau zaharkituta dago eta ez da eguneratuko !! Informazio berria hemen:
Irakasleen konpetentzia digitala sustatzeko ekimena
: konpetentzia mapa eta formaziorako baliabideak
Konpetentzia digitalen eremuak
1. Informazioa
Informazio digitala identifikatzea, bilatzea, berreskuratzea, metatzea, antolatzea eta aztertzea, garrantziaren eta helburuaren arabera.
Irakurri...2. Komunikazioa
Ingurune digitaletan komunikatzea, online tresnen bidez baliabideak partekatzea, tresna digitalen bidez beste batzuekin konektatu eta lankidetzan jardutea, komunitateetan eta sareetan interakzioan jardutea eta parte hartzea, eta kulturarteko.
Irakurri....3. Edukiak sortzea
Eduki berriak sortu eta editatzea (testuak, irudiak, bideoak, etab.); lehenagoko ezagutzak eta edukiak txertatzea eta berregitea; ekoizpen artistikoak, multimedia edukiak eta programazio informatikoa egitea; jabetza intelektualaren eskubideak eta erabilera-lizentziak aplikatzen jakitea.
Irakurri....4. Segurtasuna
Banakako babesa, datuen babesa, nortasun digitalaren babesa, segurtasunaren erabilera, erabilera seguru eta jasangarria.
Irakurri....5. Arazoak bideratzea
Baliabide digitalen erabilera-beharrak identifikatzea; tresna digital egokienei buruzko erabaki arrazoituak hartzea, helburuaren edo beharraren arabera; kontzeptuen gaineko arazoak ebaztea, bitarteko digitalak erabiliz; teknologiak modu sortzailean erabiltzea; arazo teknikoak konpontzea; norberaren eta besteen gaitasunak eguneratzea.
Irakurri....Heziberri 2020 eta Konpetentzia Digitala
Xabier Garagorrik aurkezten du #H8ikanos-en "Heziberri 2020 eta Konpetetzia Digitala EAEko curriculumean". Baliabide hau Berritzegune Nagusiak eta @UPVeranoEHUdan-ek ekoiztu dute, @Josi Sierra-ren edizioarekin.