2.5. NETIKETA

Online interakzioetako edo interakzio birtualetako portaera-arauak ezagutzea; kultura-aniztasunarekiko kontzientziatuta egotea; neure burua eta besteak online arriskuez babesteko gai izatea (ziberjazarpena kasu); portaera desegokiak identifikatzeko estrategia aktiboak garatzea.

IRAKASLE-PROFILA

  • Komunikabide digitalen bidezko komunikazioan aplikatzekoak diren portaera-arau oinarrizkoak eta lege-xedapenak ezagutzen ditu, eta ikasleekin lantzen ditu, kultura-aniztasuna aitortu eta hartzaileei egokitutako portaera izan dezaten ingurune digitaletan.
  • Portaera desegokiak hautemateko estrategiak ezagutzen ditu, eta jarduteko protokoloak aplikatzen ditu.

Ezagutzak

  • Interakzio digitalen oinarrizko arauak ezagutzea.
  • Norberaren jokabidearen ondorioak ulertzea.
  • Komunikabide digitalen inguruko auzi etikoak ezagutzea, tartean, webgune desegokiak kontsultatzea eta ziberjazarpena.
  • Kultura desberdinek komunikazio- eta interakzio-jardunbide desberdinak dituztela ulertzea.

Trebetasunak

  • Norbera eta gainerakoak online mehatxuetatik babesteko gaitasuna izatea.
  • Abusuak eta mehatxuak debekatzeko eta/edo salatzeko gai izatea.
  • Ziberjazarpenari aurre egiteko eta jokabide desegokiak identifikatzeko estrategiak garatzea.

Jarrerak

  • Informazioa erabiltzeko eta argitaratzeko printzipio etikoak aintzat hartzea.
  • Jokabide egokiari buruzko ezagutza argia izatea, erabilitako komunikabideen, helburuko hartzaileen eta indarreko lege-xedapenen arabera.
  • Malgutasuna eta komunikazio digitaleko kultura desberdinetara egokitzeko gaitasuna adieraztea.
  • Aniztasuna onartzea eta balioestea.
  • Jarduera digitalekiko jarrera seguru eta zentzuduna izatea.

Aplikazio-jarduerak

  • Irakaskuntzan erabilitako komunikazio-sistema digitaletan (blogak, sare sozialak, etab.) egokiak diren adierazpideak erabiltzea.
  • Sarean jokabide desegokiak izatearen erantzukizuna eta ondorioak ikasleei jakinaraztea.
  • Sareko jardunbide gaizto batek eragindako gatazkan (ziberbullyinga, groominga, etab.) esku hartzea.