Sarean informazioa bilatzea eta eskuratzea; informazio-beharrak era antolatuan azaltzea; informazio adierazgarria topatzea; baliabideak eraginkortasunez hautatzea; informazio-iturri desberdinak kudeatzea eta informazio-estrategia pertsonalak sortzea.
IRAKASLE-PROFILA
Web-nabigatzaileak konfiguratzen ditu; irakasletzarako interesgarriak diren informazio-iturri dinamikoak aurkitzen ditu, eta informazio-fluxu horien segimendua kudeatzen du, profesional gisa eguneratuta egoteko.
Ezagutzak
- Komunikabide digitaletan hedatzen den informazioa zer-nola sortzen den ulertzea.
- Hainbat bilaketa-tresna ezagutzea.
- Bere informazio-premiei hobeto erantzuten dieten bilaketa-tresnak eta datu-baseak ezagutzea.
- Badaki askotariko gailuetan eta komunikabide digitaletan informazioa bilatzea.
- Jakitea nola sailkatzen duten informazioa bilaketa-tresnek.
- Jakitea nola funtzionatzen duen informazio-iturri dinamikoak elikatzeko mekanismoak.
- Eduki digitalak indexatzeko printzipioak ulertzea.
Trebetasunak
- Bilaketak doitzea berariazko premien arabera.
- Iragazkiak eta agenteak erabiltzea.
- Hitz gakoak erabiliz bilaketak egitea, emaitzen kopurua murrizteko.
- Bilaketa-tresnaren berariazko hiztegia erabiltzea, informazio zehatza bilatzeko.
- Helburuetara bideratutako jardueren informazioa kudeatzeko trebetasun estrategikoak aplikatzea.
- Bilaketa-estrategiak berariazko gailuen, aplikazioen edo bilaketa-tresnen arabera egokitzeko gai izatea.
Jarrerak
- Jarrera proaktiboa izatea informazioaren bilaketan.
- Informazioa eskuratzeko teknologien alderdi positiboak balioestea.
- Bere bizitzaren hainbat alorretan informazioa bilatzeko motibatuta egotea.
- Informazioa biltegiratzeko, kudeatzeko eta banatzeko sistemen inguruko eta horien funtzionamenduaren inguruko jakin-mina agertzea.
Aplikazio-jarduerak
- Egitekoaren eta ingurunearen arabera askotariko nabigatzaileak erabili: gailu mugikorra edo sistema eragilearen arabera.
- Hipertestu bidez nabigatzea Interneten. Fitxak erabiltzea.
- Nabigatzailea konfiguratzea: Firefox, Chrome, Explorer, Safari edo beste bat.
- Nabigatzaileak euskaraz. Hizkuntza baliabideak.
- Erabakitzea interneten bilaketak egiteko estrategiak hainbat bilaketa-tresna erabiliz.
- Webgune batzuetako bilatzaileak lokalak erabiltzea, eta bilatzaileek dituzten aplikazioak baliatzea: Hezkuntza.net, Datu-baseak.
- Erreferentziazko web-orriak hautatzea. Hezkuntza-edukiak Interneten: hezkuntza-atariak, baliabide-bankuak. Erreferentziak, lanbide-heziketa propioari buruzkoak.
- Bilaketa-agenteak.
- Honakoa erabiltzea iragazkiak Google-en, hizkuntzaren gainekoak, argitalpen-datarenak, etab.
- Bilaketa-algoritmoak ezagutzea.
- Edukiak indexatzea bilatzaile batean.
- Honako hau hautatzea: RSS iturriak, hezkuntza-interesaren arabera.
- Interneteko zerbitzuren baten bidez hautatutako informazio-iturria kudeatzea, Helburu berbera duten nabigatzailearen hedapenak instalatzea.
- Hezkuntza-intereseko informazio-buletinen harpidedun egitea.
Baliabideak
- Cómo buscar en Google - Ayuda de Búsqueda de Google
- 6 Navegadores de internet seguros para los niños. - Instituto de Tecnologías para Docentes | Yo Profesor
- Herramientas TIC Mobile Learning:
- Estrategias y herramientas para evitar la infoxicación
- Motores de búsqueda: Imágenes
- ¿Qué datos tienen de mí las webs? - TLife.guru
- Google Search Operators - Google Guide
- Kiddle, el nuevo buscador para los más peques - KZblog » KZblog
- Kiddle - visual search engine for kids
- El arte en nuestras manos con Google Art Project
- Trucos Gmail - Cómo Organizar Gmail con Filtros - YouTube
- Crear Firma de correo GMAIL + IMÁGENES (ACTUALIZADO 2014) - YouTube
- » Cinco extensiones para Chrome que no te puedes perder
- Diigo ikasgelan erabiltzeko gako batzuk
- Creación, reutilización y difusión de contenidos
- Crear una alerta en Google
- Dialnet - Universidad de la Rioja
- Hirikikas — Hirikilabs
- RSS - Complementos para Firefox
- Qué es Feedly en Wikipedia