Aurkitutako informazioaren eta edukien kokapena partekatzea; ezagutza, edukiak eta baliabideak partekatzeko prest egotea eta gai izatea; bitartekari gisa jardutea; albisteen, edukien eta baliabideen hedapenean proaktiboa izatea; aipamenak eta erreferentziak egiteko jardunbideak ezagutzea, eta informazio berria sartzea dagoeneko ezagunak diren edukietan.
IRAKASLE-PROFILA
- Formatu desberdineko hezkuntza-edukiak eta -baliabideak partekatzen ditu lan-ingurune birtualetan, aipamenak eta erreferentziak modu egokian eginez.
- Askotariko sare sozialetan eta komunitate birtualetan aurkitutako hezkuntzari buruzko albisteak, edukiak eta baliabideak hautatzen eta komunikatzen ditu.
Ezagutzak
- Edukiak eta informazioa partekatzeak norberarentzat eta besteentzat dituen onurak ezagutzea.
- Partekatuko duen baliabide digitalaren balioa epaitzeko gai izatea eta baliabide horren hartzaile nor den jakitea.
- Publikoki zein eduki, ezagutza eta baliabide partekatu daitezkeen jakitea.
- Eduki zehatz baten iturria (egilea zein den adierazi) nola eta noiz aitortu jakitea.
Trebetasunak
- Eduki digitalen jabetza- edo erabilera-eskubideak egiaztatzeko gai izatea.
- Interneten topatutako edukia partekatzen jakitea. Esaterako, zer-nola partekatu bideo bat sare sozialetan.
- Laneko emaitzak ezagutarazteko sare sozialak erabiltzen jakitea.
Jarrerak
- Jarrera proaktiboa izatea baliabideak, edukiak eta ezagutzak banatzean.
- Informazioa eta baliabide digitalak partekatzeko jardunbideei eta horien onurei, arriskuei eta mugei buruzko iritzi osatua edukitzea.
- Baliabide digitalen egile- eta erabilera-eskubideak kontuan hartzea.
Aplikazio-jarduerak
- Web biltegiratze-sistemen edo biltegiratze sinkronizatuko sistemen oinarrizko funtzionalitateak erabiltzea, informazioa partekatzeko beste erabiltzaile batzuekin.
- Hezkuntza-komunitateko kideekin partekatzea baliabideak, online biltegiratze-tresnak, sare sozialak edo edukiak fintzea erabiliz.
- Baliabideak eta tresnak erabiltzea ikaskuntza-ingurune digital batean, hezkuntza helburuekin.
- Hezkuntza-baliabideak kudeatzea, ikastetxeko barne-sarean.
Recursos
- Curación de contenido: Organizadores de información
- Kitdigital: Lista de recursos para la comunicación y la colaboración
- Recursos y herramientas para centros y entornos de trabajo: Presentación
- Recursos para la comunicación y colaboración: Diarios de aprendizaje
- El software libre huele a ajo...
- Encadenar tareas - IFTTT
- Android app-ak, chromebook-etan
- GEOLOKALIZAZIOA
- ACMV
- Bideoak Youtuben
- Podcast
- Scribus
- Ikasgelako bloga: Blogger
- Wikispaces
- Google SITES
- Moodle-n irakasle rola
- Moodle lehen urratsak
- Taller de Flipped Classroom
- Tutorial de Google Classroom
- Blogak.EUS: Bloga euskaraz sortzeko zerbitzua