Nortasun digitala sortzea, egokitzea eta kudeatzea; norbere izen on digitala babesteko eta erabilitako kontu eta aplikazio askotarikoen bidez sortutako datuak kudeatzeko gai izatea.
IRAKASLE-PROFILA
- Badaki bitarteko digitalak erabiltzean emandako datuekin osatzen dela bere nortasun digitala, eta garrantzia ematen dio horren kudeaketa egokiari.
- Ikasleei laguntzen die, nork bere nortasun digitala kudeatzen ikas dezan.
- Egunean jartzen du bere lanbide-profila, egiten dituen hezkuntza-zereginak eta partekatzen dituen baliabideak sarean adierazita.
Ezagutzak
- Nortasun digital bat edo gehiago izateak dakartzan onurak ezagutzea.
- Sareko munduaren eta kanpokoaren arteko elkarreragina ulertzea.
- Norberaren nortasun digitalaren eraikuntzan ekarpen positiboa edo negatiboa egin dezaketen eragile desberdinak daudela ulertzea.
Trebetasunak
- Norbera eta gainerakoak online mehatxuetatik babesteko gaitasuna izatea, izen on digitalari dagokionez.
- Bere beharren araberako profila eratzeko gai izatea.
- Bere arrasto digitala jarraitzeko gai izatea.
Jarrerak
- Online presentziaren abantailak eta arriskuak ezagutzea.
- Norberari buruzko zenbait informazio emateak ez beldurtzea.
- Bere identitate eta nortasun digitalak komunikabide digitalen bidez adierazteko hainbat modu aintzat hartzea.
Aplikazio-jarduerak
- Sareko ekintzek nortasun digitalaren eraketan duten eragina agerian uztea.
- Ikasleekin lantzea behar bezalako nortasun digitalaren sorrera eta arrasto digitalaren jarraipena.
Recursos
- Errore bat gertatu da, ziurrenik jarioa eskuragarri ez dagoelako. Saiatu berriro geroago.