Online interakzioetako edo interakzio birtualetako portaera-arauak ezagutzea; kultura-aniztasunarekiko kontzientziatuta egotea; neure burua eta besteak online arriskuez babesteko gai izatea (ziberjazarpena kasu); portaera desegokiak identifikatzeko estrategia aktiboak garatzea.
IRAKASLE-PROFILA
- Komunikabide digitalen bidezko komunikazioan aplikatzekoak diren portaera-arau oinarrizkoak eta lege-xedapenak ezagutzen ditu, eta ikasleekin lantzen ditu, kultura-aniztasuna aitortu eta hartzaileei egokitutako portaera izan dezaten ingurune digitaletan.
- Portaera desegokiak hautemateko estrategiak ezagutzen ditu, eta jarduteko protokoloak aplikatzen ditu.
Ezagutzak
- Interakzio digitalen oinarrizko arauak ezagutzea.
- Norberaren jokabidearen ondorioak ulertzea.
- Komunikabide digitalen inguruko auzi etikoak ezagutzea, tartean, webgune desegokiak kontsultatzea eta ziberjazarpena.
- Kultura desberdinek komunikazio- eta interakzio-jardunbide desberdinak dituztela ulertzea.
Trebetasunak
- Norbera eta gainerakoak online mehatxuetatik babesteko gaitasuna izatea.
- Abusuak eta mehatxuak debekatzeko eta/edo salatzeko gai izatea.
- Ziberjazarpenari aurre egiteko eta jokabide desegokiak identifikatzeko estrategiak garatzea.
Jarrerak
- Informazioa erabiltzeko eta argitaratzeko printzipio etikoak aintzat hartzea.
- Jokabide egokiari buruzko ezagutza argia izatea, erabilitako komunikabideen, helburuko hartzaileen eta indarreko lege-xedapenen arabera.
- Malgutasuna eta komunikazio digitaleko kultura desberdinetara egokitzeko gaitasuna adieraztea.
- Aniztasuna onartzea eta balioestea.
- Jarduera digitalekiko jarrera seguru eta zentzuduna izatea.
Aplikazio-jarduerak
- Irakaskuntzan erabilitako komunikazio-sistema digitaletan (blogak, sare sozialak, etab.) egokiak diren adierazpideak erabiltzea.
- Sarean jokabide desegokiak izatearen erantzukizuna eta ondorioak ikasleei jakinaraztea.
- Sareko jardunbide gaizto batek eragindako gatazkan (ziberbullyinga, groominga, etab.) esku hartzea.
Recursos
- Errore bat gertatu da, ziurrenik jarioa eskuragarri ez dagoelako. Saiatu berriro geroago.