2.1. TEKNOLOGIEN BIDEZ INTERAKZIOAN JARDUTEA

Askotariko gailu eta aplikazio digitalen bidez interakzioan jardutea; komunikazio digitala nola banatzen, aurkezten eta kudeatzen den ulertzea; bitarteko digitalen bidezko komunikazio moten erabilera egokia ulertzea; komunikazio-formatu desberdinak kontuan hartzea; komunikazio-estrategiak eta motak berariazko hartzaileei egokitzea.

IRAKASLE-PROFILA

  • Lan-ingurune digitalak ezagutzen ditu, eta komunikatzeko erabiltzen ditu: ikasleekin, beste irakasle batzuekin eta, oro har, hezkuntza-komunitatearekin.
  • Komunikabide digitaletan interakzioan jarduteko jarduerak antolatzen, kudeatzen eta ebaluatzen ditu, informazioari irudiak, estekak eta bideoak atxikiz.

Ezagutzak

  • Askotariko komunikabide digitalak ezagutzea (adibidez: posta elektronikoa, txatak, foroak, IP bidezko ahotsa, bideokonferentziak, SMSak).
  • Mezuak eta mezu elektronikoak artxibatzen diren edo etiketen bidez gordetzen diren modua ezagutzea, baita nola bilatzen eta berreskuratzen diren ere.
  • Komunikaziorako zenbait software-paketeren funtzionamendua ezagutzea.
  • Askotariko komunikabideen onurak eta gabetasunak ezagutzea eta erabilgarritasuna identifikatzea, ingurunearen arabera.

Trebetasunak

  • Mezu elektroniko edo SMS bat bidaltzeko eta blog batean sarrera bat argitaratzeko gai izatea.
  • Online komunikazioa errazten duten aplikazioen edo tresnen bidez lankideak aurkitzeko eta horiekin harremanetan jartzeko gai izatea.
  • Informazioa aldatzeko gai izatea, hainbat bitartekoren bidez transmititzeko, mezu elektronikoa bidaltzea, diapositiba-aurkezpen bat egitea edo blog batean artikulu bat argitaratzea barne.
  • Helburuko hartzaileak aztertzea eta komunikazioa horren arabera egokitzea.
  • Jasotako mezuak iragazteko gai izatea, mezu elektronikoak etiketatzearen edo artxibatzearen bidez; mikroblogetan nori jarraitu erabakitzea, etab.

Jarrerak

  • Baliabide digitalen bitartez komunikatzeko eta adierazteko segurtasuna eta erosotasuna sentitzea.
  • Ingurunearen araberako jokabide-kodea jarraitzeko prestasuna adieraztea.
  • Ezezagunekin online komunikazioaren bidezko harremanak izateak dakartzan arriskuen jakitun izatea.
  • Online komunikazioan aktiboki parte hartzea.
  • Komunikabide egokiena hautatzeko gai izatea, hautatutako helburuaren arabera.

Aplikazio-jarduerak

  • Online komunikazio-tresna desberdinak erabiltzea eta kudeatzea, hezkuntza-komunitateko kideekin harremanetan jartzeko eta ikasleei egitekoak jartzeko, baliabide desberdinak banaka erakutsiz.
  • Hezkuntza helburuekin parte hartzea foroetan, txatetan, sare sozialetan eta lankidetza-webguneetan.

 

RSS Recursos

  • Errore bat gertatu da, ziurrenik jarioa eskuragarri ez dagoelako. Saiatu berriro geroago.