Informazioa modu kritikoan biltzea, prozesatzea, ulertzea eta ebaluatzea.
IRAKASLE-PROFILA
- Ezagutzen ditu egile-eskubideen babesean argitaratutako ikasmaterialen gaineko mugak eta ikasmateriala berrerabiltzeko edo ezagutarazteko aukera ematen duten bestelako lizentziak, eta badaki horien informazioa bereizten.
- Interneten eskura dauden hezkuntza-baliabideen kalitatea ebaluatzen du, zehaztasunaren eta curriculumarekiko loturaren arabera.
Ezagutzak
- Bilaketen informazio-emaitzak aztertzen jakitea.
- Informazio-iturrien fidagarritasuna ez dela homogeneoa ulertzea.
- Informazio-iturri inprimatuen eta online iturrien arteko aldeak ulertzea..
Trebetasunak
- Erabiltzaileari zuzendutako informazioa kudeatzeko gai izatea.
- Informazioaren erabilgarritasuna, egokitasuna, zehaztasuna eta osotasuna ebaluatzea.
- Zenbait iturritako informazioa erkatzeko, kontrastatzeko eta integratzeko gai izatea.
Jarrerak
- Internet informazio-iturri mugatua dela kontuan izatea.
- Aurkitutako informazioekiko kritiko izatea.
- Globalizazioa gorabehera, Interneten zenbait herrialdek beste batzuk baino presentzia handiagoa dutela jakitea.
- Bilaketa-tresnen funtzionamendu-mekanismoek eta -algoritmoek emandako emaitzak partzialak ez direla kontuan hartzea.
Aplikazio-jarduerak
- Lizentzia-emateen modalitateak ezagutzea eta horiek erabiltzea bilaketa-irizpide gisa.
- Eduki baten egiletza ikertzea.
- Interneten egindako bilaketa baten emaitzak aztertzea, lortutako datuak alderatuz.
Recursos
- Errore bat gertatu da, ziurrenik jarioa eskuragarri ez dagoelako. Saiatu berriro geroago.