1.1. INFORMAZIOA ARAKATZEA, BILATZEA ETA BAHETZEA

Sarean informazioa bilatzea eta eskuratzea; informazio-beharrak era antolatuan azaltzea; informazio adierazgarria topatzea; baliabideak eraginkortasunez hautatzea; informazio-iturri desberdinak kudeatzea eta informazio-estrategia pertsonalak sortzea.

IRAKASLE-PROFILA

Web-nabigatzaileak konfiguratzen ditu; irakasletzarako interesgarriak diren informazio-iturri dinamikoak aurkitzen ditu, eta informazio-fluxu horien segimendua kudeatzen du, profesional gisa eguneratuta egoteko.

Ezagutzak

  • Komunikabide digitaletan hedatzen den informazioa zer-nola sortzen den ulertzea.
  • Hainbat bilaketa-tresna ezagutzea.
  • Bere informazio-premiei hobeto erantzuten dieten bilaketa-tresnak eta datu-baseak ezagutzea.
  • Badaki askotariko gailuetan eta komunikabide digitaletan informazioa bilatzea.
  • Jakitea nola sailkatzen duten informazioa bilaketa-tresnek.
  • Jakitea nola funtzionatzen duen informazio-iturri dinamikoak elikatzeko mekanismoak.
  • Eduki digitalak indexatzeko printzipioak ulertzea.

Trebetasunak

  • Bilaketak doitzea berariazko premien arabera.
  • Iragazkiak eta agenteak erabiltzea.
  • Hitz gakoak erabiliz bilaketak egitea, emaitzen kopurua murrizteko.
  • Bilaketa-tresnaren berariazko hiztegia erabiltzea, informazio zehatza bilatzeko.
  • Helburuetara bideratutako jardueren informazioa kudeatzeko trebetasun estrategikoak aplikatzea.
  • Bilaketa-estrategiak berariazko gailuen, aplikazioen edo bilaketa-tresnen arabera egokitzeko gai izatea.

Jarrerak

  • Jarrera proaktiboa izatea informazioaren bilaketan.
  • Informazioa eskuratzeko teknologien alderdi positiboak balioestea.
  • Bere bizitzaren hainbat alorretan informazioa bilatzeko motibatuta egotea.
  • Informazioa biltegiratzeko, kudeatzeko eta banatzeko sistemen inguruko eta horien funtzionamenduaren inguruko jakin-mina agertzea.

Aplikazio-jarduerak

  • Egitekoaren eta ingurunearen arabera askotariko nabigatzaileak erabili: gailu mugikorra edo sistema eragilearen arabera.
  • Hipertestu bidez nabigatzea Interneten. Fitxak erabiltzea.
  • Nabigatzailea konfiguratzea: Firefox, Chrome, Explorer, Safari edo beste bat.
  • Nabigatzaileak euskaraz. Hizkuntza baliabideak.
  • Erabakitzea interneten bilaketak egiteko estrategiak hainbat bilaketa-tresna erabiliz.
  • Webgune batzuetako bilatzaileak lokalak erabiltzea, eta bilatzaileek dituzten aplikazioak baliatzea: Hezkuntza.net,  Datu-baseak.
  • Erreferentziazko web-orriak hautatzea. Hezkuntza-edukiak Interneten:  hezkuntza-atariak, baliabide-bankuak. Erreferentziak, lanbide-heziketa propioari buruzkoak.
  • Bilaketa-agenteak.
  • Honakoa erabiltzea iragazkiak Google-en, hizkuntzaren gainekoak, argitalpen-datarenak, etab.
  • Bilaketa-algoritmoak ezagutzea.
  • Edukiak indexatzea bilatzaile batean.
  • Honako hau hautatzea: RSS iturriak, hezkuntza-interesaren arabera.
  • Interneteko zerbitzuren baten bidez hautatutako informazio-iturria kudeatzea, Helburu berbera duten nabigatzailearen hedapenak instalatzea.
  • Hezkuntza-intereseko informazio-buletinen harpidedun egitea.

 

RSS Baliabideak

  • Errore bat gertatu da, ziurrenik jarioa eskuragarri ez dagoelako. Saiatu berriro geroago.