Formatu desberdineko edukiak sortzea, multimedia edukiak barne; norbere sormen-lanen edo besteenen edukia editatzea eta hobetzea; bitarteko digitalen eta teknologien bidezko adierazpide sortzailea izatea.
IRAKASLE-PROFILA
- Hezkuntza-material digitalak sortzen (testua, irudiak eta/edo bideoak uztartuta) eta partekatzen ditu. Ikasleen irakaskuntza-beharretara egokitutako hezkuntzako multimedia-edukiak argitaratzen ditu.
Ezagutzak
- Eduki digitalak hainbat formatutan egin daitezkeela jakitea.
- Sortu asmo den eduki motari hobekien egokitzen zaizkion programak/aplikazioak ezagutzea.
- Multimedia formatuen bidez (testua, audioa, bideoa, irudiak) adierazgaiak nola sortzen diren ulertzea.
Trebetasunak
- Tresna sorta oinarrizkoak erabiltzeko gai izatea, edukiak sortzeko multimedia formatuan.
- Ezagutzaren irudikapenak sortzea, bitarteko digital desberdinak erabiliz (mapa mentalak, diagramak, grafikoak, infografiak, etab.).
- Bitarteko sorta zabal bat erabiltzeko gai izatea, adierazpide sormentsua agertzeko (testuak, irudiak, audioak eta bideoak).
- Lehenagoko edukiak editatzea, ikasgelan erabili beharreko materialak hobetzeko. .
Jarrerak
- Edukiak sortzeko modu berriak eta formatu berritzaileak ikertzea.
- Teknologiek eta bitartekoek norberaren adierazpenerako eta ezagutza sortzeko duten potentziala aintzat hartzea.
- Bitarteko digital berriek prozesu sortzaileei eta kognitiboei erantsitako balioa aintzat hartzea.
- Komunikabide digitalen eta teknologien bidez baliabideak eta ezagutza ekoizteari eta kontsumitzeari buruz ikuspegi kritikoa izatea.
- Eroso sentitzea, eduki digitalak sortzeko garaian.
- Ikastetxeko/mintegiko/arloko lantaldean inplikatzea, edukiak sortzeko.
Aplikazio-jarduerak
- Hodeiko aplikazioren edo zerbitzuren bat erabiltzea, HBI multimedia edukiak sortzeko ikastetxean.
- HBI edukiak diseinatzea eXelearning erabiliz. Sorkari digitalei dagozkien lizentzia motak ezartzea eta sarean partekatzea.
- Sarean txertatu daitezkeen materialen formatu mota desberdinak erabiltzea: oinarrizko HTMLa, web dinamikoak, Flash, HTML5…
- Sarrera bat argitaratzea blog eta/edo sare sozial batean, kodeak, screen, embed eta beste era batzuetara erabilitako multimedia-elementuak txertatuta, ikastetxeko komunikazio bat egiteko garaian (familientzako, irakasleentzako edo ikasleentzako).
.
Baliabideak
- Errore bat gertatu da, ziurrenik jarioa eskuragarri ez dagoelako. Saiatu berriro geroago.