Norberaren beharrak aztertzea, baliabideen erabilerari, tresnei eta gaitasunen garapenari dagokienez; hautemandako beharrentzako zenbait konponbide ematea; tresnak norberaren beharretara egokitzea; eta modu kritikoan aztertzea balizko irtenbideak eta tresna digitalak.
IRAKASLE-PROFILA
- Irakasle-lanari loturiko zereginak ebazteko ingurune, tresna eta zerbitzu digitalek eskaintzen dituzten aukerak modu kritikoan aztertu ditzake, eta unean uneko beharretara egokitutako irtenbidea hauta dezake.
- Errepositorio digital propioak erabiltzen ditu, eta eguneratuta izaten ditu, irakasle-lanean eta garapen profesionalean hautemandako beharrei Erantzuteko. Irakasle-jardunbideari buruzko komunitateetan parte hartu dezake..
Ezagutzak
- Gailu eta baliabide digitalen ahalmena eta mugak ulertzea.
- Beste pertsona batzuek (lankideek edota esperientzia handiko pertsonek) erabilitako teknologia digital garrantzitsu edo ezagunenak ezagutzea.
- Eskura dauden teknologien gaineko ezagutza nahikoa izatea, hala indarguneei nola ahultasunei dagokienez, baita eskaintzen dituzten aukeren gainekoa ere, helburu pertsonalak lortzeko laguntza direnez.
Trebetasunak
- Erabaki arrazoituak hartzeko gai izatea (pertsona baten edo, hala dagokionean, teknologiaren laguntzaz), helburu pertsonal garrantzitsuak lortzeko erabili beharreko teknologiei buruz.
- Ebatzi asmo den arazoari hobekien egokitzen zaizkion teknologiak hautatzeko gai izatea
Jarrerak
- Tresna tradizionalen eta sareko komunikabide digitalen erabilera uztartzeak duen balioaz jabetzea.
- Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan interesa agertzea.
- Balizko irtenbideak modu kritikoan ebaluatzea, tresna digitalak erabiliz.
Aplikazio-jarduerak
- Arloaren berariazko hezkuntza-softwarea erabiltzea.
- Hezkuntza-laguntza espezifikoa behar duten ikasleei arreta emateko estrategia didaktikoak eta pedagogikoak abiarazten ditu, IKTak erabiliz.
- Hainbat gailu teknologiko erabiltzea, ikasleei informazioa aurkezteko.
- Baliabideak hautatzeko irizpideak biltzea, ikasleen beharren edo proposatutako jardueraren arabera.
- HBIak bilatzea webguneetan, tartean, PROCOMUN, Eskola2.0, etab.; horiek sailkatzea eta ikasgelara eramatea.
Baliabideak
- Errore bat gertatu da, ziurrenik jarioa eskuragarri ez dagoelako. Saiatu berriro geroago.