5.1 ARAZO TEKNIKOAK EBAZTEA

Egon daitezkeen arazo teknikoak identifikatu eta konpontzea (oinarrizko arazoei zein konplexuenei irtenbidea ematea).

IRAKASLE-PROFILA

  • Gailuei eta zeregin profesionaletan ohikoak diren inguruneei loturiko arazo tekniko ez-konplexuak ebazten ditu eskura duen informazio teknikoa erabiliz.

Ezagutzak

  • Ikastetxeko ordenagailuak edo bertan erabiltzen den gailu digitalak zein elementu dituen ezagutzea.
  • Zer bilatu jakitea, arazo tekniko bat ebazteko.
  • Informazio-iturriak ezagutzea eta laguntza non bilatu jakitea, arazo teknikoak konpontzeko.

Trebetasunak

  • Arazo tekniko bat konpontzea, edo teknologia ez dabilenean zer egin erabakitzeko gai izatea.

Jarrerak

  • Arazoak konpontzeko ikuspegi aktiboa izatea.
  • Arazoren bat sortzen denean aholku eskatzeko prest egotea.
  • Alternatibak aintzat hartzeko gai izatea, arazoak konpondu ezin, eta egitekoa nahitaez gauzatu behar denean..

Aplikazio-jarduerak

  • Arazo teknikoak konpontzeko eta/edo horiei aurre egiteko ikastetxearen protokoloak berrikustea.
  • Jarraibideak berrikustea, ikasgelan erabilitako gailuaren zatiak identifikatzeko eta arazoak protokoloen arabera konpontzeko.

 

RSS Baliabideak

  • Errore bat gertatu da, ziurrenik jarioa eskuragarri ez dagoelako. Saiatu berriro geroago.