4.4 INGURUMENAREN BABESA

IKTek ingurumenean duten inpaktua kontuan hartzea.

IRAKASLE-PROFILA

  • Teknologiaren erabilerak ingurumenean dituen alderdi positiboei eta negatiboei buruzko iritzi osatuak ditu, eta badaki gailuen erabilera optimizatzen (energia-kontsumoa murriztea eta gailuen fabrikazioan erabilitako materialei loturiko arazoak).

Ezagutzak

  • Gailu elektronikoen fabrikazioak eta erabilera masiboak ingurumenean duen eragina ezagutzea.
  • Gailu elektronikoen balio-bizitza luzatzeko eta berrerabiltzeko zein birziklatzeko modua ezagutzea.

Trebetasunak

  • Gailuek energia kudeatzeko dituzten aukerak konfiguratzea, kontsumo elektrikoa murrizteko eta gailuon balio-bizitza luzatzeko.
  • Bateriak kargatzea, iraunkortasuna optimizatuta.

Jarrerak

  • Teknologia-beharrak modu arrazoituan balioestea.
  • Dagoeneko erabiltzen ez diren gailuen norakoari buruzko erabakiak hartzen laguntzea.

Aplikazio-jarduerak

  • Energia-aukerak konfiguratzea.
  • Koltan-meatzetik zabortegira.
  • Zaharkitze programatua.
  • Ikastetxeko material teknologikoa kudeatzea.
  • Material informatikoa berrerabiltzea eta birziklatzea.

 

 

RSS Baliabideak

  • Errore bat gertatu da, ziurrenik jarioa eskuragarri ez dagoelako. Saiatu berriro geroago.