Informazioa eta edukiak kudeatzea eta metatzea, berreskurapena errazteko eta informazioa eta datuak antolatzeko.
IRAKASLE-PROFILA
- Hezkuntzan erabiltzekoa den informazioa gordetzen du hainbat formatutan (bideoa, irudia, testua eta web-orria), eta erraz berreskuratu ahal izateko moduan sailkatzen du. Garrantzitsutzat jotzen duen informazioaren edo dokumentazioaren babes-kopiak egiten ditu, eta badaki kanpo-memoriak erabiltzen helburu horietarako.
- Baliabide sozialak erabiltzen ditu (ikastetxeko hezkuntza-komunitatean, lantaldeetan) hezkuntzarako baliabideak markatzeko eta antolatzeko
Ezagutzak
- Jakitea zer-nola biltegiratu informazioa askotariko gailuetan/zerbitzuetan.
- Biltegiratze-aukerak ezagutzea, eta egokiena hautatzen jakitea.
Trebetasunak
- Informazioa eta edukiak egituratzea eta sailkatzea, eskema edo sailkapen-metodo baten arabera.
- Informazio eta eduki digitalak deskargatzea/kargatzea eta sailkatzea.
- Askotariko sailkapen-eskemak erabiltzea, baliabide digitalak eta informazioa biltegiratzeko eta kudeatzeko, etiketa desberdinak erabilita.
- Informazioa kudeatzeko zerbitzuak, programak eta aplikazioak erabiltzea.
- Lehenago biltegiratutako informazioa eta edukiak berreskuratzea eta horietan sartzea.
- Babeskopiak egitea..
Jarrerak
- Ulertzea zeinen garrantzitsua den argi bat izatea baliabide edo informazio digitalak biltegiratzeko eskema edo sistema.
- Segurtasun-kopien garrantziaz ohartzea.
- Askotariko biltegiratze-gailuen/-zerbitzuen (online eta tokikoak) onurak eta gabetasunak ulertzea.
- Edukia modu pribatuan edo modu publikoan gordetzearen ondorioen jakinaren gainean egotea.
Aplikazio-jarduerak
- Informazioa gordetzea eta antolatzea, edonondik sartu ahal izateko moduan: hoedian biltegiratu edukiak.
- Markatzaile sozial bat edo batzuk erabiltzea, edukietarako loturak sortuz, kategorien araberako sailkapen-irizpideen eta mailen zein gaien araberako etiketen arabera.
- Bilaketak egitea berariazko webguneetan, fitxategien formatuaren arabera.
- Berariazko errepositorioetan edukiak gordetzea, formatuaren edo gaiaren arabera.
- Gutxienez bi euskarritan sinkronizatzea fitxategiak modu sistematikoan, informazioa babesteko.
- Edukiak modu publikoan edo modu pribatuan partekatzea, helburu baten arabera.
Baliabideak
- Errore bat gertatu da, ziurrenik jarioa eskuragarri ez dagoelako. Saiatu berriro geroago.