5.3 BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA SORMENEZ ERABILTZEA

Teknologiaren bidez berrikuntza eragitea; lankidetzazko multimedia-ekoizpenetan eta ekoizpen digitaletan modu aktiboan parte hartzea; bitarteko digitalen eta teknologien bidezko adierazpide sortzailea izatea; ezagutza sortzea; eta bitarteko digitalen laguntzaz arazo kontzeptualak konpontzea.

IRAKASLE-PROFILA

  • Teknologiak erabiltzen ditu, eguneroko lanei loturiko beharrak aztertzeko, irtenbide berritzaileak kudeatzeko eta proiektu sortzaileetan parte hartzeko, dagokion erakundeak irakasle lanetarako eskaintzen dizkion komunikabide digitalak modu dinamikoan egokituz eta osatuz.

Ezagutzak

  • Teknologia digitalen eta ez-digitalen uztarketa heterogeneo eta oreka onekoa erabiltzea zenbait arazo konpontzeko, eta denborak aurrera egin ahala erabaki desberdinak hartzea.
  • Banako baten edo taldearen intereseko arazo teorikoak ebazteko gai izatea, tresna digitalak erabiliz edo horien laguntzaz.
  • Arazo teorikoak ebazteko, ezagutza adierazgarria aurkitzeko bidea jakitea.

Trebetasunak

  • Irtenbideak bilatzeko, sarea, merkatua edo bere online sarea arakatzen jakitea.
  • Ezagutza adierazgarria osatzeko gai izatea, eskura dituen baliabide digitalekin interakzioan jardutearen bitartez.
  • Bide desberdinak (testua, irudiak, audioak eta bideoak) erabiltzeko gai izatea, modu sormentsuan adierazteko.

Jarrerak

  • Teknologiak eskaintzen dituen irtenbide alternatiboak probatzeko prestasuna adieraztea.
  • Irtenbideak bilatzea era proaktiboan.
  • Teknologiek eta bitartekoek norberaren adierazpenerako eta ezagutza sortzeko duten potentziala aintzat hartzea.
  • Baliabide berriek prozesu sortzaile eta kognitiboei eransten dieten balioa aintzat hartzea.
  • Komunikabide eta teknologien bidez ezagutza ekoizteari eta kontsumitzeari buruz jarrera kritikoa izatea.

Aplikazio-jarduerak

  • IKTak integratzea aldian behin irakaskuntza/ikaskuntza prozesuan, era sormentsuan.
  • Hezkuntza-edukiak sortzea eta kudeatzea, web-euskarrien bidez: WebQuest.
  • Ikaskuntza-jarduerak kudeatzea, edukiak kudeatzeko plataforma baten bitartez. HBIen plataforma eta/edo ikastetxearen plataforma.
  • IKTak irakaskuntza/ikaskuntza prozesuan txertatzea askotariko hezkuntza-baliabideen bitartez eta proposamen metodologiko eta ebaluazio-proposamen berritzaileak diseinatuz. («Arazo-egoerak», Heziberri 2020)
  • IKT eduki berritzaile eta sormentsuen diseinuan lankidetzan aritzen gara, ikastetxearen eta Sailaren planaren arabera (Sare_hezkuntza gelan).

 

RSS Baliabideak

  • Errore bat gertatu da, ziurrenik jarioa eskuragarri ez dagoelako. Saiatu berriro geroago.