Baliabide digitalen erabilera-beharrak identifikatzea; tresna digital egokienei buruzko erabaki arrazoituak hartzea, helburuaren edo beharraren arabera; kontzeptuen gaineko arazoak ebaztea, bitarteko digitalak erabiliz; teknologiak modu sortzailean erabiltzea; arazo teknikoak konpontzea; norberaren eta besteen gaitasunak eguneratzea. |
5.1 ARAZO TEKNIKOAK EBAZTEAEgon daitezkeen arazo teknikoak identifikatu eta konpontzea (oinarrizko arazoei zein konplexuenei irtenbidea ematea). |
5.2 BEHAR ETA ERANTZUN TEKNOLOGIKOAK IDENTIFIKATZEANorberaren beharrak aztertzea, baliabideen erabilerari, tresnei eta gaitasunen garapenari dagokienez; hautemandako beharrentzako zenbait konponbide ematea; tresnak norberaren beharretara egokitzea; eta modu kritikoan aztertzea balizko irtenbideak eta tresna digitalak. |
5.3 BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA SORMENEZ ERABILTZEATeknologiaren bidez berrikuntza eragitea; lankidetzazko multimedia-ekoizpenetan eta ekoizpen digitaletan modu aktiboan parte hartzea; bitarteko digitalen eta teknologien bidezko adierazpide sortzailea izatea; ezagutza sortzea; eta bitarteko digitalen laguntzaz arazo kontzeptualak konpontzea. |
5.4 GAITASUN DIGITALEKO GABEZIAK IDENTIFIKATZEANorberaren gaitasuna hobetzeko eta eguneratzeko beharrak ulertzea; besteei laguntzea, gaitasun digitala gara dezaten; garapen berriei dagokienez, egunean egotea. |